Frantic (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:23, 22 urtarrila 2016

Frantic (euskaraz Frenetiko) 1988ko Roman Polanski poloniar-estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Bertan, Harrison Ford, Betty Buckley, John Mahoney eta Emmanuelle Seigner aktoreek antzeztu zuten, aldiz soinu banda Ennio Morricone muskagileak konposatu zuelarik.

Filma osoko Paris hirian filmatua eta girotua dago.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Richard Walken (Harrison Ford) estatubatuar medikua Frantziako Paris hiriburuan ospatzen den biltzar batera joan eta aitzakia horrekin bere emaztearekin (Betty Buckley) heuren gaztetako ezkontza bidaia berbizitzeko aukera erromantikoa izango dute. Baina, behin heuren hoteleko gelan ostatu hartu bezain azkar emaztea bapatean eta inolako azalpenik desagertu egingo da.

Richard hizkuntza arrotza zaion herrialdean bakar-bakarrik gelditu da, baina horrek ez du kikilduko eta nola edo hala bere emaztea topatzeari ekingo dio. Richardek duen aztarna bakarra telefono zenbaki bat da, baina hortik aurrera Paris hirian barneratu, gauzak nahastu eta ametsgaiztoa bilakatzen hasiko dira.

Aktoreak

Kanpo loturak