Frantziako Erlijio Gerrak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frantziako historia
060806-France-Paris-Notre Dame.jpg
Historiaurrea eta Antzin Aroa
Erdi Aroa
Aroa Modernoa
Aroa Garaikidea
Zerrendak

Frantziako Erlijio Gerrak Frantziako erresuman XVI. mendeko bigarren zatian izandako borroka zibilak izan ziren. Nahiz eta 1562 eta 1598 artean zortzi gerra ezberdin izan, denbora tarte hartan alde biek etengabe borrokatu zuten elkarren kontra[1].

Erlijio Gerren eztanda-eragile nagusiak katoliko eta protestante kalbinisten higanot izenaz ezagunak- arteko tirabira erlijiosoak izan baziren ere, alde biek zuzentzen zituzten leinuen, Borboitarrak eta Guisekoak hurrenez hurren, arteko borrokak gorrotoa areagotu zuen[2].

Gainera, Frantziako guda zibilak eragina izan zuen nazioartean. Protestantismoaren ikurra zen Elisabet I.aren Ingalaterrak eta katolizismoaren ikurra zen Filipe II.aren Espainiak nork bere alderdia babestu zuten. Garai hartan martxan zeuden beste borrokek ere, hala nola Probintzia Batuen espainiar boterearen aurkako matxinada eta Filipe II.aren osaba zen Fernando I.a Habsburgokoak zuzendutako Germaniako Erromatar Inperio Santuan protestanteen aurrerapausoak, eragina izan zuten gerretan[3].

Valois-Angulema leinuaren amaierak eta Henrike IV.a Borboikoa katolizismora aldatzeak liskarrak bukarazi zituzten. Horretarako 1598an Henrikek Nantesko ediktua, protestanteekiko tolerantzia bermatzen zuena, sinatu zuen[4]. Hala ere koroa eta higanoten arteko liskarrak aldian-aldian berpiztu ziren. 1685ean Henrike IV.aren iloba zen Luis XIV.ak Fontainebleauko ediktua ezarri eta katolizismoa ez beste erlijioen jardutea debekatu zuen. Ediktu honen ondorioz 200.000 higanot erbesteratu ziren.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Baird, Henry Martyn (1889), History of the Rise of the Huguenots of France, New edition, New York, http://books.google.com/books?vid=OCLC10527542 .
  2.   Constant, Jean-Marie (2002), Les Français pendant les guerres de Religion, Hachette Littératures, ISBN 2-01-235311-8 .
  3.   Thompson, J. W. (1909), The Wars of Religion in France, 1559-1576, Chicago, http://www.archive.org/details/religionwarsfran00thomuoft .
  4.   Crouzet, Denis (2005), Les Guerriers de Dieu. La violence au temps des troubles de religion (v. 1525–v. 1610), Époques, Champ Vallon, ISBN 2-87673-430-3 .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziako Erlijio Gerrak Aldatu lotura Wikidatan