Frantziako Espazio Ikerketarako Zentroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frantziako Espazio Ikerketarako Zentroa (jatorrizko izena, frantsesez, Centre national d'études spatiales), CNES siglez ezaguna, Frantziako erakunde publikoa da, espazioko gaiei buruzko politikan hartzen diren erabakiak aplikatzeko 1961. urtean sortua, Charles de Gaulle presidentearen ekimenez.

Frantziak espazioaren alorrean egin zituen lehenengo lanak CNESen sorreraren aurrekoak dira, zenbait aitzindarik egindako lanaren ondorio, Bigarren Mundu Gerraren ondoren Alemaniak utzitako ondarearen herentziarena eta zenbait elkarte eta laborategiren lorpenarena. Horiei esker, bestalde, 1945etik 1961era bitarteko urteetan, Frantzia ez zen gehiegi aldendu Estatu Batuetatik eta Sobietar Batasunetik. Orduz geroztik, CNESek hazkunde izugarria izan du, izan ere, aginpidean izan diren gobernuek ikerketa espazialen alorrean Frantzia munduko lehenengo herrialdeetako bat izatea nahi izan baitute. CNESek lau gune ditu: Hormis egoitza, Parisen; Tolosa Okzitaniako espazio-zentroa; Guyana Frantseseko espazio-zentroa; eta jaurtitzaileen zentroa, Évryn.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziako Espazio Ikerketarako Zentroa Aldatu lotura Wikidatan