Luis I.a Nafarroakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziako Luis X.a» orritik birbideratua)
Luis I.a Nafarroakoa

Frantziako erregea

1314ko azaroaren 29a - 1316ko ekainaren 5a
Filipe I.a Nafarroakoa - Joanes I.a Nafarroakoa

Nafarroako erregea

1305eko apirilaren 4a - 1316ko ekainaren 5a
Joana I.a Nafarroakoa - Joanes I.a Nafarroakoa
Bizitza
JaiotzaParis1289ko urriaren 4a
Herrialdea Frantzia
 Nafarroako Erresuma
HeriotzaVincennes1316ko ekainaren 5a (26 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaFilipe I.a Nafarroakoa
AmaJoana I.a Nafarroakoa
Ezkontidea(k)Margarita Borgoinakoa  (1305eko irailaren 23a, 1305eko irailaren 23a (egutegi gregorianoa) -  1315eko apirilaren 30a)
Klementzia Hungariakoa  (1315eko abuztuaren 19a, 1315eko abuztua (egutegi gregorianoa) -  1316ko ekainaren 5a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaKapetar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 21092 Edit the value on Wikidata

Luis I.a Nafarroakoa eta X.a Frantziakoa, (Paris, 1289ko urriaren 4Vincennes, 1316ko ekainaren 5), ezizenez Luis Setatia edo Luis Liskarzalea, Nafarroa (13051316) eta Frantziako errege (13141316) eta Xanpaina eta Brieko kondea (13051314) zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreinaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Nafarroako eta Frantziako erregea

Aita Filipe IV.a "Ederra", ama Joana I.a Nafarroakoa eta anaiak Filipe V.a Luzea eta Karlos IV.a "Ederra" zituen. Kapeto etxearen hamabigarren Frantziako erregea zen eta bigarrena Nafarroan.

1305eko apirilaren 2an ama hil eta Nafarroako errege bihurtu zen, nahiz eta historialari batzuen arabera errege de iure baino ez izan aitak Erresuma gobernatzen jarraitu zuelako. 1314an aita hil zenean, Frantziako errege bihurtu zen eta 1315eko abuztuan Reimsen koroatu zuten.

Xanpainako azken kondea zen, titulua Frantziako koroari lotu zitzaiolako.

Bere erreinaldia laburra zen eta ez da historikoki aipagarria. Flandrian matxinada izan zuen, gosearen negua izenekoa jasan zuen eta orduko nobleen arteko borrokak ugariak ziren.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis bi aldiz ezkondu zen.

1305eko irailaren 23an, Vernon hirian, ezkondu zen Borgoñako dukea zen Robert II.aren Margarita alabarekin. Margarita, bera bezala kapetarra zen, aitite Luis IX.a Frantziakoa zuelako. Alabaina, Margarita 1314an adulterio izateagatik atxilotua geratu zen eta preso sartua Château-Gaillard gazteluko Neslé dorrean. 1315eko agorrilaren 15ean, hilik agertuko zen bere laiotzean. Gehinen ustez, itoa zen senarraren agindupean. Berarekin halere Luisek alaba izan zuen:

1315eko agorrilaren 19an (lehendabiziko emaztea hil eta lau egun geroago) Luis berriz ezkondu zen Calabriako duke eta Hungariako erregea zen Karlos Martelen Klementzia alabarekin. Hau kapetarra ere bazen. Luis hil zenean Klementzia haurdun zegoen. Semea aita hil-ondokoa jaio zen laster:

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis 1316ko ekainaren 5ean hil zen Vincennesen Jeu de Paume partida jokatu eta gero, ziur asko deshidratazioak jota, baina batzuen ustez pozoinduta[1]. Parisko Saint Dennis basilikan lurperatu zuten.

Joana II.a printzesaren legitimitatearen auzia laster agertu zen. Alde batetik, erreginaren "adulterioak" dudatan jartzen zuen bere legitimitatea eta, bestetik, Frantzian Lege Salikoa zela eta semeak baino izan zitezkeen erregeak. Hori zela eta, orduan erregeordea zen Filipe anaia errege berri bihurtu zen Filipe II.a Nafarroakoa eta V.a Frantziakoa izenaz.

Historiaren pasadizo honek Maurice Druonen Les Rois maudits eleberria iradoki zuen.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Filipe III.a
Frantziako errege
Amona
Elisabet
Aragoikoa
Aitona
Henrike I.a
Nafarroako errege
Amona
Blanka
Artois-koa
Aita
Filipe IV.a
Frantziako errege
Ama
Joana I.a
Nafarroako erregina
Luis I.a / X.a
Nafarroako errege
Frantziako errege

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Marie-Anne Polo de Beaulieu: La France au moyen âge : De l'An mil à la Peste noire, 1348 (2002)
  • Roselyne Callaux: Robert III d'Artois (2002)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa:

Joana I.a


Luis I.a
Nafarroako errege
(1305-1316)
Ondorengoa:

Joanes I.a

Aurrekoa:

Joana I.a


Luis I.a
Xanpainako konde
(1305-1316)
Ondorengoa:

Frantziako erresumari lotua

Aurrekoa:

Filipe IV.a


Luis X.a
Frantziako errege
(1314-1316)
Ondorengoa:

Joanes I.a