Frantziako Txirrindularitza Kopa
Frantziako Txirrindularitza Kopa urtero Frantzian ospatzen den txirrindularitza lehiaketa bat da.
Sailkapen bakar batean Frantziako lurraldean ospatzen diren klasikoarik garrantzitsuenak bateratzen ditu, jada desagertua dagoen Munduko Txirrindularitza Koparen antzera. Sailkapenean frantziar taldeekin kontratua duten txirrindulari guztiak agertzen dira. Puntuaketa sistema bat ezartzen da klasikoa bakoitzean lortutako postuaren arabera, eta hortik abiatuta sortzen da sailkapena.
Proba taldeka ere ospatzen da, non soilik frantziar taldeek parte hartzen duten. Lasterketa bakoitzean talde bakoitzeko lehen hiru sailkatuen puntuak zenbatzen dira, eta hortik abiatuta ezartzen da sailkapena.
Kopa 14 edo 15 klasikoaz osatua dago. Klasika horiek aldatu egin dira edizioen arabera. 2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik proba hauek UCI Europe Tourreko 1.1 eta 1.HC mailako frantziar lasterketak dira.
Etenik gabe ospatzen da 1992tik. Lehen garailea Jean Cyril Robin izan zen, eta lehiaketa hau behin baino gehiagotan irabazi duen bakarra Jan Kirsipuu estoniarra izan da.
Eduki-taula |
Palmaresa [aldatu]
Palmaresa herrialdeka [aldatu]
| Herrialdea | Garaipenak |
|---|---|
| 15 | |
| 2 | |
| 1 | |
| 1 | |
| 1 |
Probak [aldatu]
2011ko Probak [aldatu]
- Ouverture Marsellesa Sari Nagusia
- Cholet-Pays de Loire Sari Nagusia
- Flèche d'Emeraude
- Paris-Camembert
- Denaingo Sari Nagusia
- Finistèreko Tourra
- Tro Bro Leon
- Plumeleceko Sari Nagusia
- Boucles de l'Aulne
- Polynormande
- Châteauroux Classic d'Indre
- Doubsko Tourra
- Isbergueseko Sari Nagusia
- Vendéeko Tourra
Frantziako Koparen zati izan diren beste proba batzuk [aldatu]
- Route Adélie
- Haribo Klasika
- Villers-Cotterêtseko Sari Nagusia
- Alpeetako Klasika
- Fourmieseko Sari Nagusia
- La Côte Picarde
- Boucles de Seine Saint-Denis
- Plouayko Sari Nagusia
- Polymultipliée de l'Hautil
- Haut-Varko Tourra
- Renneseko Sari Nagusia
- Paris-Bourges
- Eskalatzaileen Garaikurra
Puntuaketa sistema [aldatu]
Klasiketako bakoitzean puntuaketa sistema hau erabiltzen da:
| Postua proban | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Puntuak | 50 | 35 | 25 | 20 | 18 | 16 | 14 | 12 | 10 | 8 | 6 | 5 | 3 | 3 | 3 |