Frantziako geografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frantzia sateliteko irudian
Frantziako orografia

Frantziako geografiak estatuaren azalera aztertzen du, batez ere orografia, hidrografia eta klimatologia.

Frantzia metropolitarrak 551 500 km² luze-zabal ditu (675 417 km² itsasoz haraindikoekin) eta ipar-hegoak 1000 km luze da (Bray-Dunes - Cerbère luzera da handiena) Europako estatu handiena da, Errusia eta Ukrainaren ondoren.

Frantziako kostak lau itsasotara ematen dute (Ipar Itsasoa, Mantxako kanala, Atlantiar Ozeanoa eta Mediterraneoa), lurraldea hedabide eta kultura bidegurutze paregabea eratuz. Kostak 3427 km luze dira.

Eduki-taula

[aldatu] Kokapena

Frantzia metropolitarra Mendebaldeko Europan kokatua dago. Estatuaren zati dira, halaber, Europatik kanpo diren hainbat lurrelde: Ipar Amerikan, Antilletan, Hego Amerikan, Indiako ozeanoan, Ozeano Bareko hego eta iparraldean eta Antartikan.

[aldatu] Mugak

Metropoliaren mugak 2 970 km luze dira:

Guianako mugak 580 km luze dira Brasilekin eta 520 km Surinamekin.

Saint Martin uharteak (Antillak) 10,2 km luze den muga eraikigabea du Herbehereen uharte zatiarekin.

Antartikan Frantziak beretzat duen Terre Adélie lurraldea (TAAF) muga du Australiak beretzat duen lurraldearekin.

[aldatu] Hiri nagusiak

Sakontzeko, irakurri: Frantziako hiri nagusien zerrenda
Fr-map.png

Hona hemen Frantziako hiri nagusien zerrenda, bai historikoki bai biztanleria kontuan hartuta:

Abbeville, Aiacciu, Albertville, Albi, Amiens, Angers, Angouleme, Aurillac, Avignon, Bastia, Besançon, Bordeaux, Belfort, Brest, Brive, Caen, Cahors, Calais, Cannes, Carcassonne, Chamonix, Charleville-Mézières, Châtellerault, Cherbourg, Chinon, Clermont-Ferrand, Colmar, Deauville, Dieppe, Digne-les-Bains, Dijon, Dole, Dreux, Dunkerque, Évreux, Grenoble, La Rochelle, Le Havre, Lille, Limoges, Lyon, Marseille, Mende, Metz, Mont-de-Marsan, Montauban, Montpellier, Nancy, Nantes, Nice, Nimes, Orléans, Paris, Paue, Périgueux, Perpignan, Poitiers, Quimper, Reims, Rennes, Rodez, Roubaix, Rouen, Saint-Etienne, Saint-Nazaire, Saint-Tropez, Sète, Soissons, Strasbourg, Tarbes, Toulon, Toulouse, Tours, Tourcoing, Valence, Versailles, Vichy

[aldatu] Kostaldea

Frantzia metropolitarrak bi kostalde nagusi ditu: Atlantikoa eta Mediterraneokoa:

Frantziak mundu osoan zehar itsasoz haraindiko eskualdeak eta kolektibitateak baditu:

[aldatu] Lurmuturrak

[aldatu] Uharteak

Hona hemen 100 km² baino gehiago dituzten Frantziako uharteak:

# Izena Kokapena Azalera
(km²)
1 Grande-Terre Kaledonia Berria 16.372
2 Korsika Mediterraneo itsasoa 8.680
3 Grande-Terre Kerguelen uharteak 6.675
4 Réunion Réunion 2.512
5 Lifou Kaledonia Berria 1.146
6 Martinika Martinika 1.128
7 Tahiti Frantziar Polinesia 1.036
8 Basse-Terre Guadalupe 848
9 Maré Kaledonia Berria 657
10 Grande-Terre Guadalupe 588
11 Mayotte Mayotte 371
12 Nuku Hiva Frantziar Polinesia 345
13 Hiva Oa Frantziar Polinesia 318
14 Mikelune Saint-Pierre eta Mikelune 214
15 Île Foch Kerguelen uharteak 206
16 Oléron Ozeano Atlantikoa 190
17 Raiatea Frantziar Polinesia 173
18 Marie-Galante Guadalupe 170
19 Île de la Possession Crozet uharteak 153
20 Île des Pins Kaledonia Berria 141
21 Ouvéa Kaledonia Berria 133
22 Moorea Frantziar Polinesia 132
23 Île de l'Est Crozet uharteak 122
24 Ua Pou Frantziar Polinesia 112

[aldatu] Orografia

Frantzia metropolitarrak paisaia aniztasun du, ipar eta mendebaldeko ordoki zabalak, mendigune handiak hego-mendebaldean (Pirinioak) eta hego-ekialdean (Alpeak). Frantziako Alpeetan dago Mendebaldeko Europako punturik gorena, Mont Blanc, 4.810 m. gora dena. Beste lurralde menditsu batzuk ere badira, hala nola, Erdialdeko Mendigunea, Jura, Vosges, Morvan, Mendigune armorikarra eta Mendigune ardenatarra.

[aldatu] Hidrografia

[aldatu] Ibaiak

Sakontzeko, irakurri: Frantziako ibaien zerrenda
Frantziako ibai nagusiak

Ibai handiek Frantzia zeharkatzen dute, garrantzitsuenak dira Loira, Rodano (iturburua Suitzan), Garona (iturburua Espainian), Sena eta, tarte batean behintzat, Rhin, Mosa eta Mosela.


Izena Nora Luzera
guztira (km)
Luzera
Frantzian (km)
Loira Atlantikoa 1 012 1 012
Sena Mantxako kanala 776 776
Garona Atlantikoa 575 530
Rodano Mediterraneoa 812 522
Dordoina Atlantikoa 490 490
Mosa Ipar Itsasoa 950 483
Charente Atlantikoa 360 360
Aturri Atlantikoa 335 335

[aldatu] Aintzirak

Izena Azalera (km²) Sakonera (m.) Altuera (m.) Eskualdea
Geneva lakua 582,4 309,7 372 Rodano-Alpeak
Berre urmaela 155,3 9 0,4 Proventza-Alpeak-Cote d'Azur
Thau urmaela 75 4,5 0 Languedoc-Roussillon
Hourtin eta Carcans aintzira 66 10 14 Akitania
Grand-lieu aintzira 65 2,7 5 Pays de la Loire
Leucate urmaela 58,5 2,3 0 Languedoc-Roussillon
Cazaux eta Sanguinet urmaela 55 23 12 Akitania
Bourget aintzira 44,5 145 231,5 Rodano-Alpeak
Biscarrosse eta Parentis urmaela 35,4 20,5 19 Akitania
Annecy aintzira 27,59 80,6 446,8 Rodano-Alpeak
Melo aintzira 6 20 1710 Korsika
Saint-Cassien aintzira 6 45 147 Proventza-Alpeak-Cote d'Azur
Aiguebelette aintzira 5,45 71 390,5 Rodano-Alpeak
Paladru aintzira 3,9 50 492 Rodano-Alpeak
Chalain aintzira 2,32 16,2 486 Franche-Comté
Bairon aintzira 1,2  ?  ? Xanpaina-Ardena
Gérardmer aintzira 1,155 38,4 660 Lorrena

[aldatu] Kanpo loturak