Frantzisko (aita santua)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula

Frantzisko[1] (latinez: Franciscus, franˈtʃiskus ahoskatua) —jaiotza izenaz Jorge Mario Bergoglio[2]— (Buenos Aires, Argentina, 1936ko abenduaren 17a) Eliza Katolikoaren aita santua da, 2013ko martxoaren 13tik. Aurretik Buenos Airesko artzapezpikua izan zen. 2001etik kardinal titulua zuen. Jesusen Konpainiaren kidea, ordena horretako lehendabiziko aita santua bilakatu zen, bai eta Amerikan jaiotako lehen aita santua ere.

21 urterekin erabaki zuen apaiz sartzea, eta Villa Devoto seminarioan aritu zen lehenik fraidegai. 1969ko abenduaren 13an izendatu zuten apaiz, eta geroztik luzea izan da haren ibilbidea.[3]

Argentinako Konferentzia Episkopalaren lehendakaria izan zen bi aldiz. Berriro ere ezin zenez aurkeztu, estatutuetan hala agertzen zelako, 102. asanbladan Santa Fe de Vera Cruzeko artzapezpikua aukeratu zuten bere ondorengo, José María Arancedo.

2014ko irailaren 24an, Jozef Wesolowsky artzapezpiku ohi poloniarra, 2008 eta 2013 artean Errepublika Dominikarreko nuntzioa izana, etxeko atxiloaldian ezarri zuen Frantzisko aita santuak, haren aurkako pederastia salaketaren auzia erabaki bitartean. 2014ko ekainean apaizgotik kanporatu egin zuten Wesolowsky, auziari buruzko ebazpenik artean izan ez arren, salaketak «bereziki larriak» zirelako[4].

2014ko azaroaren 25ean, Europako Parlamentuan egin zuen hitzaldian, immigrazioaz jardun zuen eta 'immigrazio politika egokiak' aldarrikatu zituen[5].

2015eko urtarrilaren 1ean, Loiolara joateko eskaintza egin zion Iñigo Urkulluk Frantzisko aita santuari. Ricardo Blazquez Bilboko gotzain ohiaren bidez egin zuen gonbidapena[6].

Lanak

  • 1982: Meditaciones para religiosos.
  • 1986: Reflexiones sobre la vida apostólica.
  • 1992: Reflexiones de esperanza.
  • 1998: Diálogos entre Juan Pablo II y Fidel Castro.
  • 2003: Educar: exigencia y pasión.
  • 2004: Ponerse la patria al hombro.
  • 2005: La nación por construir.
  • 2006: Corrupción y pecado.
  • 2006: Sobre la acusación de sí mismo.
  • 2007: El verdadero poder es el servicio.
  • 2012: Mente abierta, corazón creyente.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko (aita santua) Aldatu lotura Wikidatan