Frantzisko Apalategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantzisko Apalategi
Datu pertsonalak
Izen osoa Frantzisko Apalategi Igarzabal
Jaio 1867ko urriaren 29a
Donostia, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 1948ko otsailaren 24a
(80 urte)
Euskal Herria Loiolako Santutegia, Gipuzkoa (Euskal Herria)

Frantzisko Apalategi Igarzabal (1867ko urriaren 29a, Donostia - 1948ko otsailaren 24a, Loiolako Santutegia) euskal idazle, historialari, irakasle eta jesuita bat izan zen. Bere Karlista eta liberalen arteko gerra-kontaerak liburu-kronikan Hirugarren Karlistaldiko gertaerak kontatu zituen.

Biografia

Frantzisko Apalategi Igarzabal Donostian jaio zan, 1867ko urriaren 29an, goizeko zazpi t'erdietan, eta egun berean bataiatu zuten, San Bizente parrokian. Aita, Faustino, Lazkaokoa zuan; ama, Eskolastika, Donostiakoa. Aitaren aldeko aiton-amonak: Pedro Inazio Apalategi eta Maria Josefa García, biak ataundarrak; eta amaren aldekoak: Fernando Igarzabal, andoaindarra, eta Frantziska Elizondo, zizurkildarra.

Hiru urte zituen, beraz, 1870ean karlistak aldi hartan Hirugarren Karlistaldian mugitzen hasi zirenean, eta bederatzi, 1876an, gerra bukatutakoan. Bera, uste dugunez, Donostian izanik, karlistarik ikusi bazuen, urrutitik egingo zuen. Baina haien granadak nola lehertzen ziren.

Hamazazpi urterekin jesuita sartu zan Loiolako Santutegian, 1884ko irailaren 7an. Handik aurrera beraren nondik norakoa ederki jarrai diteke, Lagundiko probintzia bakoitzak urtero atera oi duan Catalogus izeneko liburuan. Honek jesuita bakoitza non den eta bere lana zer dan adierazten du. 1884-1886 urteetan, nobiziadoa Loiolan. Ondoren,

Kronologia

  • 1886-1889: latin eta humanitateak; ikasketa horiek ere bertan.
  • 1889-1892: filosofía Oñan, Burgosko probintziaren iparraldean, lehen beneditarren komentu ospetsua izandakoan.
  • 1892-1897: Tudelan, asi berria zan San Frantziko Xabier ikastetxean irakasle. Irakatsi zuena: Espaiñiako eta munduko

istoria, gramatika, matematika, fisika ...

  • 1897-1901: Oñan berriro ere, teologia ikasten, 1900 urteko uda aldean apaiz egiten zalarik.
  • 1901-1902: Aragoien.
  • 1902-1904: Deustuko Unibertsitatean, literatur ikasketaren bat egiten.
  • 1904-1905: Madril aldean, ikasketa horrekin berarekin.
  • 1905-1918: Valladoliden, jesuiten San Jose ikastetxean irakasle. Erakusten dituen gaiak: munduko eta Espainiako historia;

Espainiako geografia; eta denbora berean, etxeko liburutegiaren ardura, eta abar.

  • 1918-1919: Santanderren irakasle. Gaiak: Espainiako eta munduko historia, erlijioa, liturjia, liburutegiaren ardura, eta abar.
  • 1919-1931: Loiolan jesuita ikasleen irakasle. Erakusten dituan gaiak: munduko eta Espainiako historia, estetika; gainera

artxiboaren eta liburutegiaren ardura duo 1922 urtetik aurrera lan berri bat ere bai: bertako euskal akademiaren buru.

  • 1932ko urtarrilaren 26an errepublikak agindu bat eman zuen: jesuitak ez zuetela handik aurrera elkarrekin bizitzerik Jesusen Lagundiaren izeneko etxeetan; beraren ondasunak errepublikako gobernuarentzat gelditzen zirela; eta abar. Hala, jesuita ikasleak erbestera dijoaz, Belgikara eta abar. Apaizak eta bertan gelditu ziran, baina ez beren etxeetan, han eta

hemen sakabanatuta baizik, eta jesuita izena izkutaturik. Berak latinez coetus esan ohi zieten taldeetan banatu ziren. Aita Apalategiren izena talde edo coetus horietan ikusten dugu.

  • 1932-1936 urteetan: coetus XIII, XI eta IX. Talde horiek non diren ez da esaten; baina Apalategirena Donostian zala uste

dugu.

arduraduna da, ikasleen eta etxekoen aitorle, eta abar.

Idazanak

Kronika

Bertsoa

Kanpo loturak