Frantzisko Asiskoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:15, 25 urtarrila 2016
San Frantzisko Asiskoa (Francisco de Zurbarán, 1658)

San Frantzisko Asiskoa (Asis, Italia, 1182ko uztailaren 5a - 1226ko urriaren 3a) italiar erlijioso katolikoa zen, Anaia Txikien Ordenaren sortzailea (frantziskotarrak), otoitza, txirotasuna, ebanjelizazioa eta Kreazioaren babesa aldarrikatzen zituena. Gregorio IX.a aita santuak santutu zuen 1228an. Liturgia egutegi katolikoan urriaren 4ean ospatzen da bere eguna.

Bizitza

Merkatari aberats baten semea zen. 1206an familiarekiko harremanak hautsi eta bakardadean bizitzeko erretiratu zen. Geroago, herriz herri predikatzen hasi zen. Jarraitzaile asko bildu zitzaizkion (1208-1209) eta anaidi bat antolatu zuen. 1210ean Inozentzio III.ak anaidi hura hitzez onartu zuen. Berak idatzi zuen Cantico di Frate sole (1224, Eguzki anaiaren kanta), Italiako literaturako lehen poema handia (unbrieraz idatzia). Bere bizitzako pasarteak, egiazkoak eta asmatuak, Fioretti (Loretxoak, Krispin Beobidek euskarara itzuliak) liburuan bildu ziren XIV. mendean.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko Asiskoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.