Frantzisko Garai

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frantzisko Garai[1] (Sopuerta[2], 1475?- Mexiko, 1523ko abenduaren 27a) militar, esploratzaile eta konkistatzaile bizkaitarra izan zen.

Kristobal Kolonekin joan zen haren bigarren bidaian. Jamaikako gobernari izan zen Diego Kolonen agindupean. Aberastu ondoren, Mississippi ibaia aurkitu zuen espedizioa ordaindu zuen; Alonso Álvarez de Pineda izan zen espedizio buru (1519). Urtebete geroago Mexikorantz abiatu zen bertan kolonia bat sortzeko asmoz (Pánuco) baina Hernán Cortési aurre egin behar izan zion. 1523. urtean Cortések Pánuco hartu zuela jakin zuenean Frantziskok koloniara jo zuen segituan; bidean gizon asko galdu zituen ordea eta Cortésen agindupean jarri behar izan zuen ondoren. Cortések Mexikora bidali zuen Palmas ibaiaren inguruko lurraldeetara jendea bizitzera eraman zezan baina handik gutxira biriketako gaitzak jota hil zen Frantzisko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]