Frantzisko I.a Nafarroakoa
|
||||
|---|---|---|---|---|
| Titulua | Nafarroako erregea | |||
| Agintaldia | 1479 - 1483 | |||
| Koroatzea | 1481ko abenduaren 9an, Iruñean | |||
| Jaio | 1469ko apirilaren 18an, Bearnon | |||
| Hil | 1483ko urtarrilaren 30ean, Pauen | |||
Frantzisko I.a Febus (Bearno, 1469ko apirilaren 18 - Paue, 1483ko urtarrilaren 30), Nafarroako errege (1479-1483) eta Foix eta Bigorreko konde eta Bearnoko bizkondea izan zen (1472-1483). Aita Gaston I.a, Vianako printzea eta amama Leonor I.a Nafarroakoa zituen, bien oinordekoa izanik.
[aldatu] Biografia
Umea zela umezurtz geratu zen 1470eko azaroaren 23an, aita gaizki sendotutako zaurietatik hil zelako. Zauriak Libournen, Bordeletik gertu, egindako torneo batean izan zituen. Hurrengo urtean, Leonor amamak Joanes II.a Aragoikoa aitonatik Nafarroako jabetza izan zuen, Aragoiko Erresumaren ukapenaren truke.
1472an aitona Gaston IV.a hil zenean Frantzian titulu asko izan zituen. 1479an amama hil eta Nafarroako errege bihurtu zen. Joanes Foixkoak osaba koroa ere nahi zuen baina testamentua argia zen.
Bere pertsonarekin bete ziren Foix etxearen asmoak erregetzara iristeko. Aurretik, besteak beste, Mateok huts egin zuen Aragoiko koroaz jabetzeko (1395an) eta Joanes I.ak zoritxarra izan zuen bere ezkontzarekin (1413an). Aldiz, 1479an, Frantziskok Nafarroako erregetza eskuratzen zuelarik, lurralde handi baten buruan kokatu zen:
- Amona Leonor I.a Nafarroakoaren ondorengotza (1479):
- Aitona Gaston IV.a Foixkoaren ondorengotza (1472):
Bere lau urteko erreinaldi txikian ama Maddalen Frantziakoaren babesa izan zuen, bera baitzen erregeordea agramondarren laguntzaz. Maddalenek tinko eutsi zuen Frantzia eta Gaztelako Erresumen presioa. Biek Frantzisko ezkondu nahi zuten Nafarroako Erresuma bereganatzeko. Piarres Foixkoak, Vanneseko apezpikua eta Arleseko artzapezpikua zena, lagundu zuen bere iloba egoera hartan.
Halere, Nafarroan gerla zibila egoerak ez zion ematen aukera lurralde guzti hauen batasuna gauzatzeko. Itxaron zuen 1481eko abenduaren 9a arte, giroa baretu zelarik, Iruñeko katedralean Nafarroako koroa janzteko. Ondoko asteetan Nafarroako itzulia egin zuen eta Bearnora joan zen berriro 1482ko otsailan. Ez zen inoiz itzuli Nafarroara ustekabean hil baitzen Pauen 1483ko urtarrilaren 30ean, 15 urte zituelarik. Leskarreko katedralean lurperatu zuten.
[aldatu] Familia
| Aitona Foixko konde Bearnoko bizkondea |
Amona Nafarroako erregina |
Aitona Frantziako errege |
Amona Anjoukoa |
| Aita Bianako printzea |
Ama Frantziakoa |
||
Nafarroako errege |
|||
[aldatu] Ikus, gainera
| Aurrekoa: |
Frantzisko I.a Nafarroako errege (1479-1483) |
Ondorengoa: |
| Aurrekoa: |
Frantzisko I.a Foix-ko konde Bearnoko kondeorde (1472-1483) |
Ondorengoa: |
|
||||||||||||||||