Frantzisko Ibero
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau arkitekto neoklasikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ibero (argipena).
Soka-dantza, Frantzisko Iberok diseinatutako Elgoibarko udaletxearen aurrean.
Frantzisko Ibero Odriozola (Azpeitia, Gipuzkoa, - 1795eko maiatzaren 9a) arkitektoa izan zen. Inazio Ibero arkitekto ezagunaren semea zen, eta obra ugari egin zituen aitarekin batera: Loiolako Basilikako ikastetxea eta eliza, besteak beste. Estilo neoklasikoko arkitektura egin zuen. San Sebastian parrokia elizako aurrealdea egin zuen jaioterrian, eta udaletxea, bi ostatu eta bi hilerri Elgoibarren. Bost zubi eraiki zituen Bergara aldean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) «Francisco Ibero», Auñamendi Entziklopedia.