Frantzisko Lopez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Francisco Lopez Alen
Datu pertsonalak
Ezizena Mendiz-Mendi
Jaio 1866ko urtarrilaren 9a
Donostia (Gipuzkoa)
Hil 1910eko uztailaren 27a
Donostia (Gipuzkoa)

Francisco Lopez Alen, (Donostia, Gipuzkoa, 1866ko urtarrilaren 9a - Donostia, 1910eko uztailaren 27a) idazle eta marrazkilari bat izan zen. Poema eta idatzi batzuk Mendiz-Mendi goitizenez izenpetu zituen.

[aldatu] Biografia

Francisco Lopez Alen Donostian jaio zen. Jose Lopez Aizpuru izan zuen aita, urtetan udal liburutegiko zuzendari izandakoa.

Antonio Arzac 1904an hil zenean, Euskal-Erria aldizkariko zuzendari izendatu zuten, eta Jose Manterolak hasitako lanari gogotik jarraitu zion hil bitartean.

Bere lanengatik, Real Academia de la Historia y de las Bellas Artes de San Fernando-ko kide izendatu zuten.

Marrazkilari eta margolari trebea zen. Euskal-Erria aldizkarian erretratu eta marrazki ugari argitaratu zuen. Baita ere, berak margotu zituen Donostiako Konstituzio plazan dagoen udaletxe zaharreko hormak dotoretzen dituzten pinturak, XVII. mendeko irudiz horniturik.

Donostian hil zen, berrogeita lau urte zituela.

[aldatu] Idazlea

Euskaraz asko idatzi zuen Lopez Alenek, batzuetan Mendiz-Mendi izengoitia,. Lore Jokoetan eta euskal festetan sari ugari eskuratu zituen.

Beste askoren artean, 1894an Antonio Okendo almirantearen biografia idatzi zuen, eta bi urte geroago bere poemarik ezagunena, Josecho izenburuaz, argitaratu zuen La Voz de Guipúzcoa egunkarian.

Gaztelerazko lanen artean, San Telmoko komentuaz eta Donostiako udal liburutegiaren historiaz egindako lanak nabarmendu behar dira. Baita ere, 1906an Memoria artística de San Sebastián y Descripción de las Fiestas Eúskaras argitaratu zuen.

[aldatu] Lanak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak