Frantzisko Maria Etxezarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Frantzisko Maria Etxezarreta (Durango, Bizkaia, 1777 - Bilbo, Bizkaia, 1842) bizkaitar itsasgizona izan zen.

Biografia

1798an alfereza zen, eta urtebete geroago Roshforteko erasoaldian hartu zuen parte. 1805ean tenientea zela, atxilo hartu zuten Trafalgarko guduan. Espainiako Independentzia Gerran, lehorrean borrokatu zen, eta zauritu egin zuten. Gerra amaitutakoan, Santanderko portuko kapitain izendatu zuten, eta bi urte geroago Bilboko bigarren komandante. Bilboko defentsan jardun zuen, Lehen Gerra Karlistaren garaian. Brigadier egin zuten, 1837an.


Erreferentziak