Frantzisko Xabier Mina
| Martin Xabier Mina Larrea | |
|
Espainia Berriko indar matxinatuen Gudaroste Laguntzailearen Jenerala
|
|
|---|---|
| 1810 – 1811 | |
|
|
|
| Jaiotza | 1789ko uztailaren 6a Otao, Nafarroa, Euskal Herria |
| Heriotza | 1817ko azaroaren 11a (28 urte) Pénjamo, Espainia Berria |
| Alderdi Politikoa | Errepublikarra |
| Lanbidea | Militarra |
| Sinadura | |
Martin Xabier Mina Larrea, ezinenez Frantzisko Xabier Mina (Otao, Nafarroa Garaia, Euskal Herria, 1789ko uztailaren 6a - Cerro del Borrego, Pénjamo, Guanajuato, Mexiko, 1817ko azaroaren 11) Euskal Herriko militar eta gerrillaria izan zen. Iberiar Penintsulako Gerran (frantziarren aurka) eta Mexikoren Independentzia Gerran (espainiarren aurka) jardun zuen[1].
Bere osaba Francisco Espoz izan zen.
Biografia [aldatu]
El Estudiante eta El Mozo ere deitu zuten.
Iruñeko apaizgaitegian hasi zituen ikasketak eta Zaragozakoan jarraitu. Madrilgo 1802. urteko gertakarien ondoren Zaragozako beste ikasleekin hasi zen lanean frantsesei aurre egiteko asmoz. Aragoiko armadako ofizialekin jarri zen orduan harremanetan, eta Nafarroako gerrilla antola zezan agindu zion Areizaga jeneralak 1809. urtean; Corso Terrestre oste nafarra osatu zuen Minak, bera izanik komandante. Garaipen sonatuak lortu zituen taldeak hilabete gutxiren buruan, Gares, Lizarra eta Arte Ederretan (Untzue, Nafarroa). Harispe jeneral frantsesak Mina atxilotzeko agindua eman zuen baina honek mendira ihes egin zuen eta taldea sakabanatu zuen.
1810. urtean berriro ere taldea bildu zuen frantsesei aurre egiteko Nafarroako lurretan eta garaipen garrantzitsuak lortu zituen Oibar, Kaparroso eta Izarbeibarren. Labianon ezkutatu zen ondoren baina frantsesek aurkitu eta atxilo hartu zuten. Frantziara erbesteratu zuten baina 1814. urtean Nafarroara itzuli zen. Han, osaba Francisco Espoz eta Minarekin bat egin zuen absolutismoaren aurkako eta Cadizko konstituzioaren aldeko borrokan. Matxinada saioak huts egin ondoren Frantziara lehenbizi, Ingalaterrara ondoren, eta Mexikora jo zuen azkenik. Mexikon ere erregearen armadaren aurka borrokatu zen eta 1817. urteko gudu batean galdu zuen bizia.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ http://paperekoa.berria.info/plaza/2006-08-02/039/013/javier_mina_gerrillariari_buruzko_liburua_argitaratu_du_nupek.htm