Frantziskotar familia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziskotarren ikur edo armarria.
Asisko Frantzisko Francisco de Zurbarán margolariak egindako lan batean.

Frantziskotar familia ordena erlijioso katolikoen multzo bat da, Frantzisko Asiskoaren arauei jarraitzen dieten moja, fraide eta laikoak biltzen dituena.

Anaia Txikien Ordena eskeko ordena 1207-1209an sortu zuen San Frantziskok, eta Inozentzio III.ak 1216an eta Honorio III.ak 1223an onartu zuten. Pobretasun erabatekoa eta predikuan ibiltzea ziren frantziskotarren oinarriak. Beste kristau adarretan ere, hala nola anglikanoen eta luteranoen artean, frantziskotar ordenak daude.

Gaur egun hiru sail dituzte frantziskotarrek beraien lehenengo ordenan: anaia txikiak (OFM); kaputxinoak (OFMCap) eta komentukoak (OFMConv). Badira emakumeak ere frantziskotarren bigarren ordenan: Santa Klararen klaratarrak, eta kontzepzionistak), bai eta sekularrak ere hirugarren ordenan.

Frantziskotarren sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun hiru sail nagusi dituzte frantziskotarrek:

Lehenengo ordena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo ordenak (Ordo Fratrum Minorum, O.F.M.), gizonezkoena, hiru adar nagusi dauka:

Bigarren ordena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren ordena, emakumezkoena, erlijiosoek (Lekaimeek) bakarrik osatzen dute, bereziki:

Hirugarren ordena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren ordena: gehienbat emakume zein gizon sekularrek osatutakoa, “Frantziskotar sekularrak” bezala ezagunagoak (emakumeak zein gizonak izan daitezke), hala ere erlijiosen adar bat dago multzo honetan.

  • Frantziskotar sekularren ordena (Ordo Franciscanus Saecularis, O.F.S.)
  • Frantziskotar hirugarren ordena erregularra (Tertius Ordo Regularis, T.O.R.)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]