Franz Boas
Wikipedia(e)tik
Alemaniar antropologo eta etnologoa (Minden, 1858 - New York, 1942). Heidelberg eta Bonn hirietan Fisika eta Geografia ikasketak egin ondoan, Baffin Lurraldera jo zuen zientzia-espedizio bat egiteko (1883). Berlingo Etnologia Museoan lan egin ondoren, Estatu Batuetara joan zen, eta Ottawako Unibertsitateko katedraduna izan zen lehendabizi (1887) eta Columbiakoa (New York) 1900. urtetik aurrera. Ameriketako indiarren kulturaren eta hizkuntzaren inguruan lan ugari egin zuen. Aipagarriak dira, besteak beste, Erdialdeko eskimalak (1888), Kwakiutl indiarren gizarte-antolamendua eta elkarte sekretuak (1897), Gizon primitiboaren pentsaera (1911) eta Antropologia orokorra (1938) lanak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.