Franz Kafka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Franz Kafka
Franz Kafka
Datu pertsonalak
Izen osoa Franz Kafka
Jaio 1883ko uztailaren 3a
Praga (Txekia)
Hil 1924ko ekainaren 3a
Viena (Austria)

Franz Kafka (Praga, Txekia, 1883ko uztailaren 3a - Viena, Austria, 1924ko ekainaren 3a) ama-hizkuntza alemana zuen idazlea zen. Hau Pragan, Bohemian (garai hartan Austria-Hungariako Inperioaren zati), jaio eta bizi izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kafka uztailaren 3an jaio zen, Pragan, Bohemian —garai honetan Austria-Hungariako Inperioaren partea zena— alemanez egiten zuen erdi mailako familia judu baten barnean. Bere aitak Hermann Kafka zuen izena (1852-1931) eta txikizkako merkataria zen. Bere amaren izena Julie Kafka zen (1856-1934), honen ezkongai abizena Lowy zelarik. Bi anaia izan zituen, Georg eta Heinrich, Kafkak sei urte bete baino lehen haur zirelarik hil zirenak; hiru arreba ere izan zituen, Elli, Valli eta Ottla izenekoak.

Bere ama-hizkuntza alemana izan bazen ere, Kafkak txekiera ere ikasi zuen, bere aita Písek-etik hurbil dagoen Osek izeneko hirikoa baitzen. Hiri honetan, Kafkaren aita txekieraz egiten zuen komunitate judutarraren kidea zen ("Kavka" izenak "erroi" esan nahi du) eta, honek bere semeak bai alemana, bai txekiera ondo menperatzea nahi zuen. Kafkak frantsesa eta Frantziako kultura ere ezagutzen zituen. Izan ere, bere autorerik gustukoenetariko bat Flaubert izan zen; Kafkak Napoleon ere estimatzen zuen.

1889tik 1893ra, Kafkak lehen mailako irakaskuntza (alemanez Deutsche Knabenschule delakoa) egin zuen Masná St. kalean (Fleischmarkt), Pragan, eta, geroxeago, institutura joan zen Staroměstské náměstí-ra (Kinský Jauregian kokatuta), non 1901. urtean Batxilerreko azterketa egin zuen. Jarraian, Carolina-ko Unibertsitatean, Pragan, zuzenbidea ikasi zuen eta legeetan doktoretza lortu zuen 1906. urtean. Ondoren, urte batean zehar dirurik irabazi gabe seguru enpresa batentzat lan egin zuen lan istripuen agente bezala. Orduan idazten hasi zen. Askotan lan hau "Brotberuf"-tzat jo zuen —dirua baino ez lortzeko lanbidea.

1917an, tuberkulosia izan zuen eta honek sarritan susperraldiak izatera behartu zion, familiaren babesa eduki zuelarik, batez ere, bere arreba Ottlarena, zeinarekin oso ondo konpontzen zen.

Franz Kafkaren brontzezko estatua, Pragan

Bere ikasle garaian ekintza literario eta sozialen erakundean parte hartu zuen. Bere adiskide minen errezeloak jaso izan bazituen ere, Max Brod-enak esaterako, zeinak normalean bere alde egiten zuen, Kafkak, bertan, antzerki judu-alemanarentzat antolakuntza eta ekitaldien sustapena bultzatu zuen. Fisikoki eta mentalki modu higuingarrian jasoko zuten beldurra bazuen ere, jendea txunditu egiten zuen bere ikuste txukun, zorrotz eta bere ume-itxuragatik, bere jokamolde lasai eta idorragatik eta bere adimenagatik, baita bere humoreagatik ere.

Kafkaren obran garrantzi handiko gaia da bere aita autoritarioarekin zuen harremana. 1920. urtearen hasieran, Milena Jesenská idazle eta kazetari txekiarrarekin eragin handiko harreman bat izan zuen eta 1923an Berlinera joan zen aldi labur batez, bere familiaren eraginagandik urruntzeko eta bere obran zentratzeko asmoz. Hiri honetan, Dora Diamant ezagutu zuen, 19 urteko gaztea, familia judu ortodoxa batekoa, zeina bere iraganean ghettotik alde egiteko gai izan zen. Dora bere maitale bihurtu zen eta eragin handia izan zuen Kafkak Talmud delakoagatik izan zuen interesaren inguruan.

Guztiak datoz bat Kafkak bere bizitza osoan zehar depresio klinikoa eta antsietate soziala jasan zuela baieztatzerakoan. Honekin batera, migrainak, logabezia, idorreria, erlakaiztenak eta beste gaixotasun batzuk ere jasan zituen, denak estresak eta gehiegizko tentsioak eragindakoak zirelarik. Kafka tratamendu naturisten bitartez ahalegindu zen gaixotasunoi aurre egiten, besteak beste, landare-dieta eta esne pasteurizatu asko kontsumitu zituen. Azken hau izan zitekeen bere tuberkulosiaren sortzailea.

Kafkaren hilobia (Štrásnice-n (Praga))

Honez gain, Kafkaren osasunak txarrera jo zuen tuberkulosia zela eta. Pragara itzuli zen eta beranduago Vienatik hurbil zegoen gaixotegi batetara joan zen tratamendu bat jasotzeko. Bertan hil zen 1924ko ekainaren 3an ahulezia zela eta. Bere arazo fisikoen eraginak kalteak sortu zizkion eztarrian eta ondorioz jakiak irensterakoan min eragiten zion. Orduan zainpeko terapia garatu gabe zegoenez, ezin zuten elikatu (Metamorfosia liburuko Gregor pertsonaiarekin antzekotasun kutsua du, baita Un artista del hambre kontakizuneko pertsonai nagusiarekin ere). Bere gorpua Pragara eraman zuten 1924ko ekainaren 11n Praga-Žižkov-eko Hilerri Judu Berrian.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitza osoan lan labur batzuk baino ez zituen publikatu, bere laneko parte txiki bat besterik ez; beraz, bera hil arte bere lanak oharkabean egon ziren. Bera hil orduko, Max Brod zuen lagunari ohar batzuk eman zizkion, bere eskuizkribuak desagerrarazteko. Bere maitalea izan zen Dora Diamantek hein batean baino ez zituen bere nahiak bete. Dorak isilean gorde zituen Kafkaren idatzi gehienak, hogei koaderno eta hogeita hamabost karta barne. 1933. urtean berriz, Gestapo-k konfiskatu zituen. Egun, mundu osoan zehar Kafkaren idatziak aurkitzeko lana martxan dago. Brod-ek ez zion bere lagunari kasurik egin eta Kafkaren obra guztiaren argitalpena berak eraman zuen aurrera, eta ondorioz, autore interesgarri bihurtu zen, baita kritikoentzat ere.

Bere lanak oinarri ezezagunetan oinarritzen dira eta protagonista sarri mundu konplexu bati aurka dabikio. Lan guztiak, Milenari zuzendutako batzuk izan ezik, alemanez idatzita daude.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Interpretazio kritikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritiko askok Kafkaren lanari zentzua aurkitu ahal izateko ahalegina egin dute eta bidea kritika literariodun eskola batzuen arabera interpretatzea izan da —esate baterako modernista, errealismo magikokoa etab. Bere obran nagusi diren itxurako etsipen eta zentzugabekeria existentzialismoaren enblematikotzat hartzen dira. Batzuek eragin marxista aurkitu nahi izan dute burokraziaren satirizazioan honelako obra batzuetan: zigor-kolonian (en la colonia penitenciaria), prozesua (el proceso) eta gaztelua (el castillo). Beste batzuek, ordea, anarkismoa iradokitzen dute inspirazio oinarritzat Kafkaren indibidualismo antiburokratikorako. Hala ere, beste batzuk, bere lana aztertzerakoan, Judaismoaren ikuspuntutik abiatu dira (izan ere, Kafka judutarra zen eta kultura judutarrarekiko interesa agertu zuen, nahiko heldua zela landu zuen arren) —Jorge Luis Borges-ek honi buruzko hitz zorrotzak eman zituen; lana interpretatzeko beste bide bat Freudismoa izan da (izan zituen familia-arazoak zirela eta); edota jainkoaren bilaketa metafisikoaren alegoria bezala (Thomas Mann-ek proposatu zuen teoria hau). Sarritan garrantzi handia ematen zaio alineazio eta jazarpenari, eta enfasi horrek —Marthe Robert-en obran, nagusiki— lotura handia zuen Gilles Deleuze eta Félix Guattari-ren kontra-kritikarekin. Kafkak angustiaren eraginez idazten zuen irudi bakartiaren estereotipoa baino gehiago zela eusten zuten bi hauek, eta bere lana jakinaren gainean egindakoa zela, subertsiboa eta, ordea, itxuraz ematen zuena baino “alaiagoa”. Biografoek diote Kafkak bazuela bere lagun hurbilenei idazten ari zen liburuko kapituluak irakurtzeko ohitura. Irakurketa hauek Kafkaren alderdi umoristiko jarrai, baina askotan ezezagunean, jartzen zuten gogoa. Milan Kundera-k Kafkaren humore guztiz surrealistari egiten dio erreferentzia geroagoko beste artista batzuentzako aurrekari nagusi bezala hartzerakoan: Federico Fellini, Gabriel García Márquez, Carlos Fuentes eta Salman Rushdie. Márquez-i, berak esan bezala, Franz Kafkaren Metamorfosia lana irakurtzeak “era desberdinean idatz zitekeela” erakutsi zion.

Kafkaren idazlanen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizian argitaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1909 – Ein Damenbrevier
  • 1909 – Gespräch mit dem Beter
  • 1909 – Gespräch mit dem Betrunkenen
  • 1909 – Die Aeroplane in Brescia
  • 1912 – Großer Lärm
  • 1913 – Kontenplazioa (Betrachtung)
  • Haurrak mendi bidean (Kinder auf der Landstraße)
  • Liluratzaile bat harrapatzea (Entlarvung eines Bauernfängers)
  • Bat-bateko paseoa (Der plötzliche Spaziergang)
  • Erabakiak (Entschlüsse)
  • Mendirako irteera (Der Ausflug ins Gebirge)
  • Mutilzaharraren zoritxarra (Das Unglück des Junggesellen)
  • Dendaria (Der Kaufmann)
  • Begirada oharkabetua lehiotik kanpora (Zerstreutes Hinausschaun)
  • Etxerako bidea (Der Nachhauseweg)
  • Oinezkoak (Die Vorüberlaufenden)
  • Bidaiaria (Der Fahrgast)
  • Soinekoak (Kleider)
  • Ezezkoa (Die Abweisung
  • Zaldizko zaldunek hausnar dezaten (Zum Nachdenken für Herrenreiter)
  • Kalera begira dagoen lehioa (Das Gassenfenster)
  • Indio izateko desioa (Wunsch, Indianer zu werden)
  • Zuhaitzak (Die Bäume)
  • Zoritxarreko izatea (Unglücklichsein)
  • Abokatu berria (Der neue Advokat
  • Landa medikua (Ein Landarzt)
  • Galerian (Auf der Galerie)
  • Orrialde zahar bat (Ein altes Blatt)
  • Legearen aurrean (Vor dem Gesetz)
  • Txakalak eta arabiarrak (Schakale und Araber)
  • Bisita bat meategira (Ein Besuch im Bergwerk)
  • Herrrik gertuena (Das nächste Dorf)
  • Enperadorearen mezua (Eine kaiserliche Botschaft)
  • Aita familiakoaren kezka (Die Sorge des Hausvaters)
  • Hamaika seme (Elf Söhne)
  • Senide-hilketa bat (Ein Brudermord)
  • Amets bat (Ein Traum)
  • Akademia batentzako txosten bat (Ein Bericht für eine Akademie)
  • Lehen sufrimendua (Erstes Leid)
  • Emakume txiki bat (Eine kleine Frau)
  • Gosearen artista (Ein Hungerkünstler)
  • Josefin kantaria edo arratoien herria (Josephine, die Sängerin, oder Das Volk der Mäuse)

Hil ondoren argitaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1925 – Prozesua (Der Process) (zati batzuk falta dira)
  • 1926 – Gaztelua (Das Schloss) (zati batzuk falta dira)
  • 1927 – Desagertutakoa edo Amerika (Der Verschollene) (zati batzuk falta dira)


Istorio bilduma asko publikatu egin dira, esaterako:

  • Kafka, Franz (ed. Nahum N. Glatzer). The Complete Stories. New York: Schocken Books, 1971.

Lan epistolarra, egunerokoak eta aforismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aforismoak, ikusmirak eta ametsak (1917)
  • Koadernoak zortzigarrenean (1917)
  • Egunerokoak (1910-1923)
  • Idatzien gaineko idatziak (1917)
  • Aitari gutuna (1919)
  • Feliceri gutuan (1967)
  • Milenari gutuna
  • ' Ottlari gutuna

Elkarlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ricardo eta Samuel. Nobela baten kapitulo bat, Max Brod-ekin idatzitako elkarlana. (Oharra: ez ziren gehiago publikatu)

Kritika literarioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gazteriaren nobela bat
  • Anekdotak
  • Hyperion
  • Hegazkinak Brestzia
  • Begiespenak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Trial
  • Metamorphosis
  • The Kafka Project. Alemanez idatzitako Kafkaren testu guztiak online publikatzearren 1998. urtean sortutako proiektua.
  • Das Schloss Kafkaren "The Modern Word's" orrialdea. Kafkari buruzko biografia, artikuluak, kritikak eta berari buruzko informazio gehiago.

Gaztelaniaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Franz Kafka