Franz von Dingelstedt
Wikipedia(e)tik
Franz von Dingelstedt (Halsdorf, Hessen, Alemania, 1814 - Viena, Austria, 1881) poeta, itzultzailea, eleberrigilea, liburuzaina eta antzerki-zuzendaria izan zen. Joera liberalekoa izaki, Alemania Berriarekin lotzen duten poema-bilduma batzuk eman zituen argitara. Liedern eines cosmopolitischen Nachtwächters (1840, Jagole kosmopolita baten kantuak) poema-bildumak arrakasta handia lortu zuen herri xehean. Das Haus der Barnefeldt (Barnefeldten etxea) drama eta Unter der Erde (1840, Lurrazpian) eleberria, beste obren artean, idatzi bazuen ere, Molière eta Shakespeareren obrak itzultzeak eman zion ospea batez ere.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.