Franz von Suppé
Franz von Suppé, jaiotza-izenez Francesco Ezechiele Ermenegildo Cavaliere Suppé Demelli (Split, Dalmazia, Austriar Inperioa, 1819ko apirilaren 18a - Viena, Austria-Hungariako Inperioa, 1895eko maiatzaren 21a) dalmaziar jatorriko austriar musikagilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Vienako Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Geroago Donizettirekin osatu zituen. 1841. urtean Vienako Josephstadt Antzokiko zuzendari izan zen; 1862. urtean An der Wien Antzokikoa, eta 1865-1895. urteetan hiri bereko Leopoldstadt Antzokikoa.
Johann Straussekin batera, Vienako Operetaren garai ospetsueneko egile emankor eta bikaintzat hartzen da. Aipagarriak dira: Pique Dame (1864), Die schöne Galatea (1865, "Galatea ederra"), Leichte Cavallerie (1866, "Zalditeria arina"), Fatinitza (1876), Bocaccio (1879), Donna Juanita (1880) eta Die Parisien (1898, "Paristarra").
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.