Frantzisko Laphitz

Wikipedia(e)tik
(Franzisko Laphitztik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frantzisko Laphitz Arriada (Arizkun, Baztan, Nafarroa, 1832eko irailaren 30a - Buenos Aires, Argentina, 1905eko urriaren 26a), euskal apaiz katolikoa eta euskal idazlea zen.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Apaizteko eskolak egin zituen lehenik Larresoron eta gero Baionan, eta 1857an burutu zituen. Hortik Baigorrira bidali zuten apaiz laguntzaile, eta 1866an Altzaira joan zen. Han bere liburu Bi Saindu Heskualdunen Bizia idatzi zuen urtebete geroago, Loiolako Ignazioren eta Frantzisko Xabierkoaren bizitzari buruz.

1868an Ameriketara joan zen. Montevideon ordu arte Santa María del Cerro izena zuen elizari Arantzazuko Andre Mariaren izena jarri zion, eta euskaraz predikatu ohi zuen.[1] Hainbat misio ere sortu zituen Uruguain. Bere ospea handia egin zen eta Buenos Airesen beste eliza batean euskaldunentzako misioa antolatu zuen. Paraguain egon zen gerraren ostean bertara joan zen eta herrialdeko apez bakarra izan zen denboraldi batez, jendea lasaitzeko lanak eginez. Asuncioneko apezpiku izendatu nahi izan zuten baina berak uko egin eta Buenos Airesera itzuli zen.

Buenos Airesen garai hartan hiru euskal zentru zeuden, Laurak Bat, Euskal Etxea eta Centre Basque-Français delakoak. Berak batak eta besteak elkartu eta Buenos Aireseko kanpoaldean, Llavallolen, Euskal Herriko Zazpiak Bat sortu zuen. Bertan Angeluko serorek zahar-egoitza bat eta neska umezurtzentzako eskola bat kudeatzen zuten eta Lekarotzeko kaputxinoek mutilentzatko Lanbide Eskola bat.

[aldatu] Liburuak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Xabier Irujo Ametzaga eta Alberto Irigoyen Artetxe: La Sociedad de Confraternidad Vasca Euskal Erria de Montevideo (Uruguay), Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2007. Ikus 22. orrialdea.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak