Fraticelli

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fraticelli XIV. mende hasierako sekta kristaua izan zen, behartsuen moduan bizitzea ezaugarri zuena. Angelo da Clarenoren gidaritzapean, Frantzisko Asiskoaren erregela «hitzez hitz eta argibiderik gabe» betetzea eskatzen zuten, Elizako hierarkiaren iritziaren kontra. Zenbait dotrina heretiko onartzen zituzten, Joakim Fiorekoak eskatologiari buruz irakatsi zituenak batez ere. Joan XXII.ak gaitzetsirik 1317an, fraticelli taldeak Inkisizioak esetsi zituen Italian, Sizilian eta Proventzan. XV. mendeko azken aldean, Joan Capistranokoa frantziskotarren nagusi zela, frantziskotarrekin bat egin zuten fraticelli taldeak.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangoko heresia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]