Frau Im Mond

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frau im Mond
Datuak
Jatorrizko izenburua Frau im Mond
Urtea 1929
Estreinaldia 1929ko urriaren 15a
Generoa Zientzia-fikzioa
Abentura
Herrialdea AlemaniaAlemania
Iraupena 178 minutu
Banatzailea UFA
Zuzendaria
Fritz Lang
Ekoizleak
Fritz Lang
Gidoilariak
Thea von Harbou (eleberria)
Thea von Harbou
Fritz Lang (egokitzapena)
Aktoreak
Gerda Maurus
Willy Fritsch
Gustav von Wangenheim
Fritz Rasp
Klaus Pohl
Gust Stark-Gstettenbaur
Musikagileak
Willy Scmidt-Gentner
Argazkilariak
Curt Courant
Oskar Fischinger
Otto Kanturek
Konstantin Tschetwerikott
Jatorrizko hizkuntza
ahots gabeko filma; intertituluakalemaneraz
Datu gehigarriak
Zuri-beltzean.

Frau im Mond (Emakumea Ilargian) zientzia-fikzio generoko 1929ko film mutua da, Fritz Langek zuzendua. Istorioa Langen andreak, Thea von Harbouk, idatzitako eleberrian oinarrituta dago (Die Frau im Mond, 1928). Lanak erakusten dituen efektu bereziak bikainak dira egin zen garairako, baina filmak ez zuen arrakasta handirik izan, ezta etekin handirik sortu ere. Aurreneko aldia da zineman hamarretik zerora zenbatzen agertzen dena, kohetea abian jartzean.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mansfelt irakaslea konbentzituta dago ilargiko arroketan urrea dagoela, baina inork gutxik ez dio jaramonik egiten. Wolf Helius ingeniari gazteak, ordea, horretaz zer pentsatu badu eta ilargirako bidaia prestatzen hasten da. Turner gaizkileak, egitasmoaren berri izan bezain laster, kohetearen planoak lapurtzen ditu eta bidaian parte hartzea eskatzen du itzuliko baditu. Espedizioa abian jarriko da eta hara doaz hiru pertsonaia horiek eta Heliusen bazkidea den Windegger, honen andregaia Friede eta Gustav ezkutuko bidaiari gaztea. Iritsitakoan urrea topatzen dute, baina Turner eta Mansfelten arteko borroka hasi besterik ez da. Mansfelt hil egiten da, eta Turner geldiarazi nahian kohetearen oxigeno erreserbak hondatzen dituzte. Ezin dira denak etxera itzuli, guztientzako adina oxigenorik ez dago eta. Helius eta Friede ilargian geratuko dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]