Fred Hoyle
Wikipedia(e)tik
Fred Hoyle (Gilstead, Yorkshire, Ingalaterra, 1915 - Bournemouth, Ingalaterra, 2001) astronomoa eta matematikaria izan zen. Astronomiako irakasle izan da Cambridgeko Unibertsitatean, eta astrofisikakoa, Kaliforniako Teknologia Institutuan. Kaliforniako Mount Wilson eta Mount Palomar behatokietan lan egin du. Hoyleren lanek unibertsoaren etengabeko hedatzearen teoria landu dute: Frontiers of Astronomy (1955, Astronomiaren mugak) eta Man in the Universe (1966, Gizakia unibertsoan).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.