Fredensborg jauregia
Wikipedia(e)tik
Fredensborg jauregia (danieraz Fredensborg Slot), Fredensborg herrian dagoen jauregi barrokoa da, Hillerød eta Frederiksborg gaztelutik 8 kilometro ipar ekialdera. Jauregi barrokoa da eta lorategi eta baso ederrek inguratzen dute.
1720. urtean Frederiksborgeko Ituna sinatzean Iparraldeko Gerra Handia bukatu izanaren omenez eraikitako jauregia da. Fredensborg izenak "bakearen jauregia" esan nahi du, danieraz fred bakea baita. 1722. urtean inauguratu zuten eta udako jauregi gisa erabili izan du ordutik Danimarkako errege familiak.