Frederic Sy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aurkitutako asteroideak: 2
858 El Djezaïr 1916ko maiatzak 26
859 Bouzareah 1916ko urriak 2

Frederic Sy Frantziar astronomo bat izan zen.

Parisko behatokian lan egin zuen 1879tik 1887 arte eta Aljerreko behatokian astronomo laguntzaile bezala 1887 eta 1918 bitartean. Aljerren lan egin zuenean, asteroide eta kometei buruzko lan ugari argitaratu zituen, eta François Gonnessiat astronomoaren lankidea izan zen.

Bi asteroide aurkitu eta izendatu zituen, 858 El Djezaïr eta 859 Bouzareah. Izen hauek Aljerreko behatokitik gertu dauden bi herrigatik jaso zituzten.

1714 Sy asteroideak beragatik jasotzen du izena.