Frederick Grant Banting
Wikipedia(e)tik
Frederick Grant Banting (Ontario, Kanada, 1891 - Ternua, Kanada, 1941) fisiologoa izan zen. Diabetesa ikertzen aritu zen, batez ere; Bantingen garaian, heriotza zekarren eritasun horrek. Intsulina bakartzeko saio ugari egin zituen; azkenik, intsulina txertatu, eta ondorio onak lortu zituzten. Harrezkero, diabetesa dutenek aukera izan dute intsulina gorputzean sartuz gaixotasunari aurre egiteko. 1923an, Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen, John James Rickard Macleodekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.