Frederick Rolfe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rolfe, 1890 inguruan.

Frederick William Rolfe, goitizenez Baron Corvo (Londres, Ingalaterra, 1860 - Venezia, Italia, 1913) ingelesezko idazlea izan zen. Katoliko egin zen, eta apaizgaitegi batean sartu zen, baina handik egotzi zuten homosexuala zelako. Artegintzan jardun ondoren (pintura, argazkigintza) Yellow Book aldizkarian hasi zen idazten, eta ipuin-bilduma bat argitaratu zuen: Stories Toto Told Me (1898, Totok kontatu zizkidan ipuinak). Ondoren Hadrian the Seventh (1904, Adriano VII.a), Sir Tarquinio (1905, Tarquinio jauna) eta idazlearen obrarik ezagunena, The Desire and The Pursuit of The Whole (1934an argitaratua, Absolutuaren grina eta bilatzea) lan autobiografikoa idatzi zituen. Symons kritikariak haren biografia argitaratu zuen 1934. urtean, eta lan hari esker egin zen ezaguna Rolfe.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak