Frederick Sleigh Roberts

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Roberts

Ingeles mariskala (Cawnpore, India, 1832 - Saint-Omer, Frantzia, 1914). Sandhurst-eko Eskolan egin zituen ikasketa militarrak, eta arrakasta izan zuen 1857ko zipaioen matxinadaren aurka. Abisiniako Kanpainan parte hartu zuen 1868an, eta Indiara itzuli zen gero Afganistan eta Indiako estatuen arteko muga zaintzera. Kabulen ingeles misiolariak hil zituztenez Afganistanen barneratu zen, eta, Kabulez gainera, Kandahar hiriaz ere jabetu zen (1880). Indiako armadako komandante egin zuten 1886an, eta mariskal 1895ean. 1899an ingeles osteen buru izan zen boerren aurkako gerran. Londresa itzuli, eta Ingalaterrako armadako jeneral egin zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]