Frederik Paludan-Müller
Wikipedia(e)tik
Frederik Paludan-Müller Daniar poeta (Kerteminde, 1809 - Kopenhage, 1876). Kopenhageko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Poema mitologikoak eta dramatikoak landu zituen: Maitasuna eta Psique (1834), Venus (1841), Tithon (1844), Driadaren ezteiak (1844). Danimarkako XIX. mendeko kulturaz egin zuen satira bat izan zen haren obra nagusia: Adam Homo (1841-1849).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
