Freikorps

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Freikorps (alemanez gorputz aske) izena armada boluntarioei deitzeko erabili ohi zen hasiera batean, baina bi gerra handien artean izan ziren talde paramilitar faxistek eman zien ospea.

Lehenengo, Freikorps-ak Frederiko II.a Prusiakoak erabili zituen Zazpi Urteko Gerran eta Napoleonen gerretan ere ikus ditzakegu. Ez ziren armada erregularraren gustuko eta erantzukizun handirik gabeko lanak esleitzen zizkieten.

Hala ere, Freikorpsen esanahia aldatzen joan zen eta 1918ko azaroko iraultzaren ondoren, erakunde paramilitar faxistak izendatzeko erabiltzen hasi zen. Weimar Errepublika garaian hauetako talde ugari ezin etsirik zeuden, gerra galdu izana ezin baitzuten irentsi. Gainera, espartakisten altxamendua piztu zenean, Gustav Noske, defentsa ministroak, Freikorpsen bortizkeria erabili zuen hura itzaltzeko, 1919ko urtarrilaren 19an Karl Liebknecht eta Rosa Luxemburg erail zituztelarik.

Freikorps asko izan ziren Baltiko, Silesia eta Prusian Lehen Mundu Gerraren ondoren. 1920an "ofizialki desegin" zituzten, baina kide ohiak 1923ko estatu kolpean parte hartu zuten eta etorkizuneko alderdi naziko lider asko Freikorps ohiak ziren, Ernst Röhm bezala, Sturmabteilung-eko (SA) buruzagia izango zena etorkizunean edo Rudolf Höß, Auschwitzeko komandantea izango zena. Gehienek lagundu zioten Hitlerri, baina askok ezin zuten ahaztu 1919 eta 1920an ez zutela komunisten aurkako borroketan parte hartu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Freikorps Aldatu lotura Wikidatan