Freskagarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Freskagarriz betetako apalak denda batean.

Freskagarriak normalean karbonatoa eta azukrea erantsi zaien edari hotzak dira. Hala ere, ez dute zertan beti karbonatoa eta azukrea eraman. Alkohola duten edariak ere (garagardoa edo sagardoa esaterako) freskagarriak dira, alegia freskatu egiten dute, baina gehienetan ez dira kontuan hartzen freskagarriez hitz egitean. Gauza bera gertatzen da karbonato edota azukre erantsirik ez daukaten beste edari hotz batzuekin, esaterako zukuak edo irabiakiak.

Edari beroak (kafe beroa, txokolate beroa, te beroa) ez dira freskagarritzat hartzen.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freskagarri motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edari isotonikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izerdien bitartez galdutako ur eta mineralak ( Na, K, Ca, Mg ) berritzeko erabiltzen dira. Gatorada, Isostar, Aquarius, Santiveri....

Fruitu zukuen freskagarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruitu zuku portzentai txikiak dituzten freskagarriak dira. Radical, Trina, Kas, Fanta, Simonlife, Biosolan...

Fruitu lurrinekin eginiko freskagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruitu zukurik ez daramate, bai aldiz lurrin eta kolore estraktuak. Schweppes, Seven Up, Ginger ale, Tonika, Nestea......

Light freskagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia oso kopuru txikia ematen dutenak izaten dira, normalean ez dute zukurik izaten eta azukrea edulkoratzaile desberdinengatik ordezkatzen dira.

Freskagarri osasungarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komertzialki osasungarri moduan saltzen diren edariak dira. Edari hauek osagai desberdinekin aberastuak izaten dira. Hala nola, mineralak, bitaminak, zukuak, esnekiak. Vitalinea, Vital trina, Biopascual...

Freskagarri energetikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edari hauek estimulagarriekin aberastuak izaten dira. Hala nola ginseng, guarana, kafeina, taurina.....Energia gorputzari azkar ematen dioten edariak dira, hala bere kontsumoarekin kontuz ibiltzea gomendatzen da, inoiz ez dira alkoholarekin nahasi behar, antsietatea eta lo egin ezina ekar bai dezake. Red Bull, Brun, Powerade, Speed, Magic Man edo Pink Fish.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Garcia Oritz. Garcia Ortiz. Gil Maula., Francisco Pedro Pablo Mario. (2012). OPERACIONES BÁSICAS Y SERVICOS EN BAR Y CAFETERÍA. Paraninfo ISBN 9788428327534..

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]