Friedensreich Hundertwasser

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hundertwasser 1998an.
Grüne Zitadelle Magdeburgen (Alemania).

Friedensreich Regentag Dunkelbunt Hundertwasser, jaiotza-izenez Friedrich Stowasser (Viena, Austria, 1928ko abenduaren 15a - Ozeano Barea, 2000ko otsailaren 19a) austriar margolari eta artista grafikoa izan zen.

Biografia

Haren dekorazio-estilo abstraktuak Gustav Klimten eta sezesioaren (Austriako Art Nouveauren) tradizioari jarraitzen dio. Haren lana hipnotikoa eta enigmatikoa da, espiralak obsesiboki erabiltzen zituen: eraikinak, paisaiak, giza-irudiak, guztiak bihurtzen dira espiral abstraktu. Erabiltzen zituen koloreetan persiarren eta asiarren eragina nabari da, urre eta zilar kolorea, eta bereziki, gorri eta berde biziak.

Vienan Hundertwasserhaus eraikin ospetsua diseinatu zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedensreich Hundertwasser Aldatu lotura Wikidatan