Friedrich Ernst Schleiermacher

Wikipedia, Entziklopedia askea
Friedrich Ernst Schleiermacher

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFriedrich Daniel Ernst Schleiermacher
JaiotzaWrocław1768ko azaroaren 21a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaBerlin1834ko otsailaren 12a (65 urte)
Hobiratze lekuaDreifaltigkeitskirchhof II (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Halle-Wittenberg (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, teologoa, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)University of Halle-Wittenberg (en) Itzuli
Berlingo Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Influentziakerromantizismo eta Pietismo
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
MugimenduaGerman idealism (en) Itzuli
Izengoitia(k)Pacificus Sincerus
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Friedrich Ernst Schleiermacher (Breslau, 1768ko azaroaren 21Berlin, 1834ko otsailaren 12a) alemaniar teologoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teologia-ikasketak egin zituen Hallen, eta apaizturik Berlinen bizi izan zen 1796-1802 bitartean. 1804-1807 bitartean irakasle izan zen Halleko Unibertsitatean. 1807. urtean Berlinera itzuli zen, eta hango unibertsitatean teologia-irakasle izan zen, hil zen arte.

Platon, Spinoza, Jacobi eta Kantek eragin handia izan zuten Schleiermacherren filosofian. Arrazoi praktikoaren izatea, eta arrazoi praktikoaren eta teorikoaren arteko desberdintasuna izan zituen abiapuntu, gizabanakoaren indibidualtasuna eta inguru historikoa kontuan hartuz. Schleiermacherren arabera, ezagutza dialektikaren bitartez lortzen da. Erlijioari dagokionez, sentimenduek eta norberaren bizipenek erlijiotasunean duten garrantzia agertu zuen.

Obra nagusiak: Der christliche Glaube (1821-1831, «Kristau sinesmena»); Über die Religion: Reden an die Gebilden unter ihren Verächtern (1799, «Erlijioaren inguruan: gaitzesten dutenentzat hitzaldiak»).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]