Friedrich Heinrich Jacobi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alemaniar filosofo eta idazlea (Düsseldorf, 1743 - Munich, 1819). Bere garaiko idazle askorekin izan zituen harremanak: Wieland, Hamam, Lessing, Herderekin eta Goetherekin. Filosofiaren oinarriak fedean finkatzen zituen filosofi-motan eragin handia izan zuen. Existentzialismoaren aitzindaritzat hartu izan da. Spinozaren filosofiaren esanahia eta garrantzia azaltzen saiatu zen, eta kritika egin zien Kanten ideiei. Obra aipagarrienak: Allwills Briefsalmmlung (1781, Gutunak Allwilli), Über die Lehre des Spinoza (1785, Spinozaren filosofiari buruz), David Hume über den Glauben, oder Idealismus und Realismus (1787, David Hume eta fedea, edo idealismoa eta errealismoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Heinrich Jacobi Aldatu lotura Wikidatan