Friedrich Hund

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Friedrich Hund, Göttingen (~ 1925)

Friedrich Hund (1896ko otsailaren 4a - 1997ko martxoaren 31) fisikari alemaniarra zen, atomo eta molekulen egiturari buruz egin zuen lanagatik ezaguna.

Matematika, fisika eta geografia ikasi zituen Marburg eta Göttingenen. Honako unibertsitate hauetan ikertu eta fisika teorikoa irakatsi zuen:

Robert Mulliken + Friedrich Hund
Chicago 1929

250 artikulu eta zientzia liburu baino gehiago argitaratu zituen, horien artean "Grundbegriffe der Physik" (Fisika funtsak) (1969), "Geschichte der Quantentheorie" (Teoria kuantikoaren historia) (2. edizioa 1975en) eta "Geschichte der physikalischen Begriffe" (Kontzeptu fisikoen historia, 2 liburutan, 2. edizioa 1978an).

Kimika kuantikoan, Hunden araua ezagutzen da, mailarik gorenean, energia bera duten orbital atomikoak daudenean, parekatu gabeko elektroien espinaren lerrokadura, ferromagnetikoa dela adierazten duena. Honekin, dioxigenoaren eta trantsiziozko metal askoren katioien paramagnetismoa azaltzen da.

Hunden gehienezko aniztasunaren printzipioa: Energia bereko orbitaletan, elektroiak, banan banan sartzen dira espin bereko orbital bakoitzean. Erdi beteta egotera iristen denean, berehala hasten da kontrako espinen parekatzea.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Hund Aldatu lotura Wikidatan