Friedrich Karl Arnold Schwassmann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Friedrich Karl Arnold Schwassmann (Hamburgo, 1870eko martxoak 25-1964ko urtarrilak 1), astronomo alemaniar bat izan zen.

Schwassmannek doktoretza egin zuen Göttingenen 1891n, Leipzigen eta Berlinen eginiko ikasketen ondoren. 1897an, Heidelberg-Königstuhleko Estatu behatoki berrira joan zen, eta han geratu zen 1934an jubilatu zen arte.

22 asteroide aurkitu zituen, horietako batzuk, Max Wolfekin batera. Bere lankide Arthur Arno Wachmannekin 29P/Schwassmann-Wachmann, 31P/Schwassmann-Wachmann eta 73P/Schwassmann-Wachmann aldizkako kometak, eta, Arthur Arno Wachmannekin eta Leslie Peltierrekin, C/1930 D1 (Peltier-Schwassmann-Wachmann) ez aldizkako kometa aurkitu zuen.

Aurkitu zituen asteroideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

435 Ella 1898ko irailak 11 Max Wolfekin
436 Patricia 1898ko irailak 13 Max Wolfekin
442 Eichsfeldia 1899ko otsailak 15 Max Wolfekin
443 Photographica 1899ko otsailak 17 Max Wolfekin
446 Aeternitas 1899ko urriak 27 Max Wolfekin
447 Valentine 1899ko urriak 27 Max Wolfekin
448 Natalie 1899ko urriak 27 Max Wolfekin
449 Hamburga 1899ko urriak 31 Max Wolfekin
450 Brigitta 1899ko urriak 10 Max Wolfekin
454 Mathesis März 1900eko martxoak 28
455 Bruchsalia 1900eko maiatzak 22 Max Wolfekin
456 Abnoba 1900eko ekainak 4 Max Wolfekin
457 Alleghenia 1900eko irailak 15 Max Wolfekin
458 Hercynia 1900eko irailak 21 Max Wolfekin
905 Universitas 1918ko urriak 30
906 Repsolda 1918ko urriak 30
912 Maritima 1919ko apirilak 27
947 Monterosa 1921eko otsailak 27
989 Schwassmannia 1922ko azaroak 18
1192 Prisma 1931ko martxoak 17
1303 Luthera 1928ko martxoak 16
1310 Villigera 1932ko otsailak 28