Friedrich Mohs
Wikipedia(e)tik
Friedrich Mohs (Gernrode, Harz, Alemania, 1773 - Agordo, Tirol, Austria, 1839) mineralogoa eta geologoa izan zen. Irakasle izan zen Grazen, Friburgon eta Vienan. Meen gogortasuna neurtzeko eskala bat asmatu zuen, Mohsen eskala deitua: eskalako mea batek bere aurrekoa urra dezakeela kontutan hartuta, eta ondoren datorrenak lehena, eskalako mea oinarrizkoak gogortasun txikienekotik handienera sailkatzen dira: talkoa, igeltsua, kaltzita, fluorita, apatita, ortoklasa, kuartzoa, topazioa, korindoia eta diamantea. Balioa 1etik 10era dute. Gainerako meen gogortasuna eskalakoekin erkatuz jakin daiteke.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.