Friedrich Nicolai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christoph Friedrich Nicolai

Christoph Friedrich Nicolai (Berlin, 1733ko martxoaren 18a - ibidem, 1811) alemaniar idazlea izan zen. Arrazionalismoaren aldezlea izan zen. Alemaniako Ilustrazioaren defendatzaile handienetakotzat hartu da. Lessingen eta Mendelssohnen adiskidea zen. Bere familiarena zen argitaletxearen eta liburu-dendaren zuzendaritza hartu zuen 1758an, eta horietaz baliatu zen hainbat aldizkari sortzeko: Zientzia ederren eta antze liberalen liburutegia (1757-1765), Garai honetako literaturari buruzko gutunak (1761-1765) eta Alemaniar liburutegi orokorra (1765). Alemaniar literaturako lehenengo aldizkariak dira; haien helburua zen filosofia ilustratua zabaltzea eta Alemanian eta erbestean agertzen ziren literatura-lanak ezagutzera ematea. Das Leben und die Meinungen des Herrn Magister Sebaldus Nothanker (Sebaldus Nothanker maisu jaunaren bizitza eta gogoetak) (1773-1776) erlijio fanatismoaren kontra, eta Gizon gizen baten historia (1794) satira-eleberriak ere idatzi zituen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Nicolai Aldatu lotura Wikidatan