Fright Night

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fright Night
Datuak
Jatorrizko izenburua Fright Night
Izenburua euskaraz Beldurrezko Gaua
Urtea 1985
Estreinaldia 1985eko abuztuaren 2a
Generoa beldurrezko zinema
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 106 minutu
Aurrekontua 9 milioi dolar
Banatzailea Columbia Pictures
Zuzendaria
Tom Holland
Ekoizleak
Herb Jaffe
Gidoilariak
Tom Holland
Aktoreak
Chris Sarandon
William Ragsdale
Amanda Bearse
Stephen Geoffreys
Roddy McDowall
Musikagileak
Brad Fiedel
Argazkilariak
Jan Kiesser
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Fright Night (euskaraz Beldurrezko Gaua) 1985eko Tom Holland estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Bertan, Chris Sarandon, William Ragsdale, Amanda Bearse, Stephen Geoffreys eta Roddy McDowall aktoreek antzeztu zuten.

1988an Fright Night II jarraipena izan zuen, 2011an 3Dko izen berdineko Fright Night berregokitzapena eta 2013an Fright Night 2: New Blood jarraipena.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charlie (William Ragsdale) telebistako "Beldurrezko Gaua" saioan jarri ohi dituzten beldurrezko filma zaharren zalea da, saio hau beldurrezko generoko aurkezlea den Peter Vincent aktoreak (Roddy McDowall) aurkezten du. Gau batez bere logelako lehiotik aldameneko etxera etorri berrira hilkutxa batekin etorri berria den auzokidea ikusten du. Beste gau batez, berriz ere logelako lehiotik bere auzokide Jerry Dandridge (Chris Sarandon) etxe barnean neska nerabe gazte bati lepoan kosk egiten txundituta ikusten du. Charleyk gertatutakoa amari (Dorothy Fielding) kontatu baina hark ez dio sinisten, orduan bere lagunmina "Evil" Ed Thompson (Stephen Geoffreys) eta Charlyren neskalaguna den Amy Peterson-i (Amanda Bearse) gauza bera kontatzen die, baina haiek ere ez diote sinisten. Jerry Charleyk bere sekretuaz jakitun dagoela jabetzen da, bizilagun berria banpiroa izanik Charley hiltzen saiatuko dela, baina Charleyk ihes egitea lortu eta azken aukera gisa beldurrezko telebista saio gustukoena den Peter Vincent (Roddy McDowall) aurkezleari laguntza eskatuko dio, nahiz eta hura Charleyk hasiera batean espero zuen banpiro-ehiztari profesionala zehazki ez izan.

Peter Vincent pertsonaiaren izena beldurrezko zinema generoko bi aktore ospetsuen izen-abizenen elkarketatik sortua da: Peter Cushing eta Vincent Price.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]