Fritz Todt
Wikipedia(e)tik
Fritz Todt (Pforzheim, Alemania, 1891 - aire-istripuan, 1942) alemaniar jenerala eta arkitektoa izan zen.
Biografia [aldatu]
1922. urteaz geroztik, Alderdi Naziko kidea izan zen. 1933an, Reicheko garraioen antolakuntzaz eta autobideak eraikitzeko plangintzaz arduratzeko agindua eman zion Hitlerrek. 1938an, mendebaleko gotorlekuak eraikitzeko agindua jaso zuen. 1939an, jeneral egin zuten. 1940an, Arma eta Jaurtigaietarako ministro, eta, 1941-1942an, Errusiako fronteko gibelaldea hornitzeko ardura izan zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.