From Hell (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:47, 22 urtarrila 2016

From Hell (euskaraz Infernutik) 2001eko Albert eta Allen Hughes anaiek zuzendutako misteriozko filma bat da. Johnny Depp, Heather Graham, Ian Holm, Robbie Coltrane, Ian Richardson eta Jason Flemyng aktoreek antzeztu zuten.

Alan Moore eta Eddie Campbell komigileen izen bereko From Hell komikian oinarritua dago, hura era berean, Viktoriar Aroko Jack Tripa-ateratzailearen hiltzaile ospetsuaren benetazko hilketa eta istorioan oinarritua zegoen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1880ko hamarkadaren amaiera, Londres, Whitechapel auzoa.

Bost emagaldu (Samantha Spiro, Annabelle Apsion, Katrin Cartlidge, Susan Lynch, Lesley Sharp eta Estelle Skornik) odol egarriz dagoen mustruo baten mehatxupean daude. Bostak babestu ditzakeen Fred Abberline (Johnny Depp) inspektorea da, honek Godley (Robbie Coltrane) polizia sarjentuarekin batera konspirazio izugarri bat argitzen saiatuko da. Hilketa basatiak gauzatuz doazen heinean, bi poliziak heuren nagusiek jartzen dizkieten oztopoak gainditu beharko dituzte, benetazko hiltzailea nor den jakitea baino krimenak nola edo hala ezkutatzen saiatzen ari direla baidirudi: Jack Tripa-ateratzailea ezizenez etorkizunean aski ospetsua izango den eta poliziari gutun probokatzaileak sinatu eta igortzen dizkien ero sadikoa.

Aktoreak

Kanpo loturak