Front Range
Wikipedia(e)tik
Front Range Estatu Batuetako Rocky Mountains edo Mendi Harritsuen erdialdeko mendikatea da. 480 km luze eta 46-80 km zabal da. Wyoming hego-ekialde ondoko Casperretik Colorado hego-erdialdeko Fremont countyraino luzatzen da.
Front Rangeko mendi gehienak 4.000 m-tik gorakoak dira; Long Peak da garaiena (4.435 m).
Meategi ugari eta aisia-leku ezagunak daude Front Rangen. Mendi hauetan sortzen dira Cache La Poudre eta Kolorado ibaiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.