Fronte (meteorologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguraldi mapa baten ikurrak:
1. fronte hotz
2. fronte bero
3. fronte okluitu
4. fronte geldikor.
Artikulu hau termino meteorologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fronte».

Frontea, meteorologian, aire masa beroen eta hotzen arteko ukipen-muga da. Fronteak lau motatakoak izan ahal dira:

  • Fronte hotzak: Aire masa hotzek aire masa beroak bultzatzen dituzte eta masa beroak igoarazten ditu. Horrela sortzen dira fronte mota hauek.
  • Fronte beroak: Aire masa beroek aurrera egiten dute eta aire masa hotzen gainean jartzen dira.
  • Fronte okluituak: fronte bero edo ia-geldikor bat haren gainean kokatutako fronte hotz batekin elkartzen denean.
  • Fronte geldikorrak: Elkarren segidako mapa sinoptikoetan kokagune bertsua daukan fronteak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.