Fruitu lehor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:52, 18 apirila 2015
Agian Fruitu lehortu bilatzen ari zinen.
Pinaziak
Hurrak
Arbendolak

Fruitu lehorra perikarpo mamigabea, lehorra eta gogorra dituen fruitua da. Haien ur-kantitatea %50a baino txikiagoa da. Elikagai hauek koipe, proteina eta oligoelementu asko daukate.

Fruitu lehor batzuk

Fruitu lehorrak eta osasuna

Fruitu lehorrak dieta mediterranearraren osagai garrantzitsuak dira. Hainbat substantzia osasungarri dituzte, esaterako fitoesterolak eta substantzia antioxidatzaileak, eta gaixotasun koronarioaren prebentzioan eragin babeslea dutela erakusten duten datu epidemiologikoak badira. Intxaurrek adibidez, azido a-linoleniko kopuru bereziki handia dutenez, eragin antiaterogenikoa omen dute.