Frutilis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frutilis

Frutilis (frantsesez Fructidor) errepublikar egutegiko hamabigarren hila da.

Gregoriotar egutegira ekarrita, abuztuaren 18tik irailaren 16ra irauten du gutxi gorabehera, urtearen arabera. Virgo zeinuaren aldiarekin bat dator gutxi gorabehera.

Jatorria «eguzkiak heldu eta umotzen dituen fruituetatik dator, abuztutik irailera gertatzen baita», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Bero garai hori, ordea, Ipar Hemisferioan izaten da urte sasoi horretan, eta errepublikar egutegia unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.