Fucking

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fucking

Fucking
Fucking udalerriaren sarrera seinalea.
bandera

armarria

Estatua AustriaAustria
Land Flag of Oberösterreich.svg Austria Garaia
Koordenatuak 48°04′02″N 12°51′49″E / 48.06722°N 12.86361°E / 48.06722; 12.86361Koordenatuak: 48°04′02″N 12°51′49″E / 48.06722°N 12.86361°E / 48.06722; 12.86361
Fucking is located in Austria
Fucking
Posta kodea 5121
Biztanleria 104 bizt. (2009)
Sorrera 1070. urtea baino lehen

Fucking Austriako Austria Garaia estatuan dagoen Innviertel eskualdeko Tarsdorf udalerriko herrixka bat da. Alemaniako Baviera estatuarekin muga egiten du eta Salzburgo hiritik hurbil dago.

Mundu mailan bere izena dela eta, ospea bereganatu du. Ingelesez Fucking hitzak larrua jo esan nahi baitu, horregatik ingelerazko mintzalarientzat izen hau dibertigarria, txatxetararako eta zirikatzeko gaia izan ohi da. Aldiz, aleman hiztunentzat izen honek ez du inolako esanahi edo lotura jakinik, nahiz eta alemaniar hiztun hauetako askok ingelerazko hitz hori badela jakin. Sarritan bertaratzen diren turistek herri honetako sarrera seinalearen argazkiak atera ohi dituzte, gainera seinale hau maiz lapurtua izan da.

2004an, seinale lapurketen maiztasun handia zela eta izen horrek herritar batzuei sorrarazten zien ustezko lotsa zela eta, izena aldatzeko asmoz erreferendum bat ospatu zen, baina herritarrek izena aldaketaren aurka bozkatu zuten.

Bestalde, mugaz gain, Alemaniako Baviera estatuan Petting (ingelesez zirriak egin) eta Kissing (musukatu) udalerriak ere badaude.

[aldatu] Izena

Dirudienez, herri hau Fucking izenaz gutxienez 1070. urte aurretik ezaguna zen, eta bere izena VI. mendeko Focko izeneko pertsonaia batetik eratorria da. Ing antzinako germanieratik datorren atzizki bat da, bere esanahia jende delarik. Hortaz, Fuckin izenak Fockoren jendearen lekua esan nahiko luke.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Fucking
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak