Fuji mendia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fuji mendia
FujiSunriseKawaguchiko2025WP.jpg

Egunsentia Fuji mendian.

Garaiera 3.776 m
Gailurra 3.776 m
Kokapena JaponiaJaponia
Koordenatuak 35°21′28″N 138°43′51″E / 35.35778, 138.73083 (Fuji mendia)Erioll world.svg Koordenatuak: 35°21′28″N 138°43′51″E / 35.35778, 138.73083 (Fuji mendia)
Fuji mendia (Japonia)
Fuji mendia
Fuji mendia
Lehen igoera 663an, monje ezezagun batek.
Ohiko bidea Trekking
[[Irudi:{{{mapa}}}|200px]]

Fuji mendia (japonieraz: 富士山) Japoniako mendirik altuena da, 3.776 metroko geruza-sumendia Honshū uhartean dago. Mendia erdialdeko Japonian dago, Shizuoka eta Yamanashi prefekturen artean, Tokiotik mendebalderantz.

Fuji sakratutzat dute antzinetik, hori zela eta, emakumeek ezin zuten tontorreraino igo Meiji Aroa arte (XIX. mendeko bukaeran). Egun oso leku famatua da, batez ere mendizaleen artean. Nahiz eta sumendi aktiboa izan, azkenengo erupzioa 1707an jazo zen, Edo Aroan.

Fuji mendiarena sarritan jorratutako gaia da Japoniako artean. Lanik ezagunena Katsushika Hokusai pintorearen "Fuji mendiari buruzko 36 bistak" da.

[aldatu] Izena

Bere izenak japonieraz honako etimologia du:

  • Fu (富) aberastasuna da,
  • ji (士) "samurai" da,
  • san (山) mendia da.

Izen osoa, beraz, Fujisan da. Europan, batzuetan Fujiyama idatzi ohi da. Japonieraz 山 (mendia) san edo yama ahozkatu daitekelako, baina izen honetan san da ahozkera bakarra. Beraz Fujiyama transkipzio okerra da.

Fuji mendiaren altuera gogoratzeko (3.776 metro) japoniarrek honako arau mnemoteknikoa erabiltzen dute "MINANARO": "MI" 3 da, "NA" 7 eta "RO" 6.

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Fuji mendia