Fukushima (prefetura)
|
Fukushima prefetura |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Fukushima | ||
| Eskualdea | Honshu | ||
| Azalera |
13.782,75 km² | ||
| Biztanleria Dentsitatea |
2.091.319 (2005) 148,92 bizt/km² |
||
| Uhartea | Honshu | ||
Fukushima prefetura (福島県 Fukushima-ken) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Fukushima hiria da.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Meiji berrezarkuntza arte, Fukushima prefeturaren eremua Mutsu probintzia izan zen.
V. mendean kontrol-postuak ezarri ziren Shirawakan eta Nakoson "Japonia zibilizatua" hegoaldeko "barbaroen" erasoetatik babestearren.
2011ko lurrikara [aldatu]
2011ko martxoaren 11n 9,0 magnitudeko lurrikara bat gertatu zen Miyagi prefeturako kostatik gertu. Lurrikararen ondorioz, tsunami erraldoi bat sortu zen: prefeturako ekialdeko kosta jo zuen, eta 1.929 pertsona hil zituen prefeturan, ondasun asko erabat suntsitzeaz gainera.
Lurrikararen eta tsunamiaren ondoren, Fukushima I zentral nuklearraren sei erreaktoreetako biren kanpo-ontziak lehertu egin ziren nukleoaren fusioa gertatzearen ondorioz, eta sute larriak gertatu ziren beste hiru erreaktoretan. Ondorioz, erradiazio-maila zentralean eta inguruetan oso altua izan zen, eta biztanle asko ebakuatu behar izan zituzten. 7 mailako istriputzat jo zuten teknikariek, hau da, Txernobylgo istripuaren maila berekotzat.
Geografia [aldatu]
Fukushima Tōhoku eskualdeko prefeturarik hegoaldekoena da, etaTokiotik gertuen dagoena. Mendikateek bereizitako hiru eskualdetan banatuta dago lurraldea: Aizu, Nakadōri eta Hamadōri (mendebaldetik ekialdera).
Hamadōri eskualdea Ozeano Bareko kostaldean dago, eta aski laua eta epela da. Nakadōri eskualdea nekazaritza-ingurua da. Aizu eskualdea menditsua da; aintzirak eta basoak ditu, eta neguan elurra egiten du.
Ekonomia [aldatu]
Kostaldeko jarduera tradizionalak arrantza eta itsaski-haztegiak dira.
2011ko istripua gertatu zen arte, jatorri nuklearreko energia elektriko asko ekoizten zen prefeturan, 10 erreaktore nuklear lanean ari baitziren (Fukushima I eta Fukushima II zentral nuklearrak).
Hiriburua eta inguruak software- eta elektronika-arloetako industriagune garrantzitsua da.
Hiriak [aldatu]
|
Herriak barrutika sailkatuta [aldatu]
Kanpo-loturak [aldatu]
- Fukushima prefeturako webgune ofiziala (ingelesez)
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||