Fulani
| Fulani | |
|---|---|
| Emakume fulaniak | |
| Biztanleak guztira | 23-25 milioi[1] |
| Biztanleria nabarmena duten eskualdeak |
|
| Hizkuntza | Fula |
| Erlijioa | Islam (sunismoa batez ere) |
Fulania (hausaz: fulan; banbareraz: fulaw), fula, peul (frantsesez: peul; woloferaz: pël) edo fulbe (fulaz: fulɓe) izenez ere ezaguna, Afrikako mendebaldeko herria da, Txad lakuaren eta Atlantikoko itsas ertzaren artean, Nigeria, Mali, Ginea, Kamerun eta Nigerren bizi dena.
Fulanien hizkuntza (fulfulde, pulaar edo pular deritzana) Niger-Kongo familiaren Atlantikoko mendebaleko adarra da.
Behizainak dira biztanle gehienak, eta animaliekin alde batetik bestera ibiltzeko taldeak eratzen dituzte; asko, ordea, beste talde batzuekin nahasi dira eta gaur egun bizileku finkoa dute, Nigeriako iparraldean adibidez (bertako fulanien erdiek hausa hizkuntza eta kultura hartu dute).
Leku batean finkatu direnak ere abeltzainak izaten dira, eta nekazaritzan ere aritzen dira. Abeltzain fulaniek berdintasunezko gizarte-egitura dute, nekazari fulaniena edo hausena ez bezalakoa. Islamaren eragina nabarmena da, eta ahaideen arteko ezkontzak ugari dira. Gizon gehienak poligamoak dira.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ L'aménagement linguistique dans le monde Tlfq.ulaval.ca/
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Fulani Africaguide.com